Bortz urteko kartzela zigorra, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Epaileak ebatzi du akusatuak ezin izanen duela adingabeekin lan egin bederatzi urtez, eta zortzi urtez ezin izanen da biktimarengana hurbildu.

Indarkeria matxista salatzeko protesta bat Tolosan, aurten. GORKA RUBIO / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko protesta bat Tolosan, aurten. GORKA RUBIO / FOKU
2024ko urriaren 7a
19:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Bortz urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gizon bati, bikotekidearen alabari sexu erasoak egitea leporatuta. Zigorraz gain, epaileak ebatzi du akusatuak ezin izanen duela adingabeekin lan egin bederatzi urtez; eta zortzi urtez ezin izanen da biktimarengana hurbildu edo harekin solastatu. Kartzelatik ateratzen denean, gainera, zaintzapean aske egon beharko du bortz urtez.

Sententziak dioenez, 2020 eta 2021 bitarte gertatu ziren erasoak: akusatua biktimaren amaren bikotekidea zen orduan, eta emakumea lanean zegoenean erasotzen zion. Sententzia ez da behin betikoa, eta errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.