Borotra alkate ohia epaituko dute, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita
MIARRITZE. Diru publikoa bidegabe erabili zuelakoan, epaitu egingo dute Dider Borotra Miarritzeko (Lapurdi) alkate ohia, urtarrilean. Diru publikotik 35.000 euro haren alabari ematea egozten diote 2014ra arte auzapez izandako zentristari. Biarritz Ocean elkarteko presidente ere bazen garai hartan, eta Cite de l´Ocean museoan «diru sarrerak sortzeko», bi txosten eskatu zizkion enpresa bati, 35.000 euroko balioarekin. Enpresa hura Borotraren alabak sortu zuen, lau egun lehenago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu