Bordeletik Baionara bizikletaz, baxoa euskaraz eskatzeko

Estitxu Robles kolegioko hogei ikaslek hartuko dute parte: euskalgintzaren manifestaziora iritsiko dira

Estitxu Robles kolegioko ikasleen prentsaurrekoa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU.
2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Baionako Suprefetura aitzinean, baxoa euskaraz igarotzearen aldeko bizikletaldia aurkeztu zuten atzo Estitxu Robles kolegioko ikasleek. Apirilaren 18an abiatuko dira Bordeleko Errektoretzatik, eta 22an iritsiko dira Baionara, euskalgintzak antolatuko duen manifestaziorako. Hogei ikasle inguruk egingo dute ibilbidea. Eta ekitaldi berezia proposatu dute azken etapa haiekin bizikletaz bukatu nahi dutenentzat: Bokaleko (Lapurdi) merkatuko plazan izango da, 16:30ean .

Izan ere, Paristik berririk ez du oraino Seaskak. Eta oraingoz borrokan segituko dutela azpimarratu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak: «Gure eskaera ez zen brebetara mugatzen, bistan dena; gu ari gara azterketa guztiak euskaraz pasatzeko eskubidearen alde».

Ideia Bordelen egin mobilizazio batetik etorri zitzaien kolegioko ikasleei. Bidaia autobusez egitea biziki «ekologikoa» iruditu ez zitzaienez, bi ikasle hasi ziren ideia garatzen, hasieran «irri egiteko» bazen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.