Bordeleko Dei Auzitegiak ontzat jo du etxebizitza turistikoen mugatzeko araudia

Araudiaren neurri gehienak onartu dituzte, urtean zehar bederatzi hilabetez ikasleei etxea alokatzen dieten jabeei aplikatzen zitzaien salbuespena izan ezik.

Aldak behin eta berriz salatu du etxebizitzak iruzurrean turismorako besterik ez alokatzea. GUILLAUME FAUVEAU
Aldak behin eta berriz salatu du etxebizitzak iruzurrean turismorako besterik ez alokatzea. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko martxoaren 27a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

2022an Euskal Hirigune Elkargoak eta 2023an Frantziako Asanbleak onartu ondoan, etxebizitza turistikoen merkatua mugatzeko legearen araudiaren gehiengoa baieztatu du Bordeleko Dei Auzitegiak gaur. Agirian argudiatu dutenez, «interes orokorreko helburuei erantzuten die, etxebizitza eskasiari buru egiteko». Epaitegiak kontsideratu du araudiaren «konpentsazio mekanismoak ez direla gehiegizkoak, kontuan harturik alokairu merkatu tradizionalera zuzendutako etxebizitza eskaintza mantentzea dela helburua».

Araudiaren gehiengoa onartu dute, neurri bat izan ezik: berezko proposamenean, urtean zehar bederatzi hilabetez etxea ikasleei alokatzen dieten jabeek gainerako hiru hilabeteetan turismorako baliatzen ahal zuten horien etxebizitza; ordea, neurri hori pribatuei besterik ez baitzitzaien aplikatzen, «berdintasun printzipioa» urratzen duela kontsideratu dute. Horiek hola, neurri horren ezeztatzea erabaki dute.

Aldak ekintza bat egin zuen 2021ean Ipar Euskal Herrian, 6.000-7.000 etxebizitza turistiko iraunkor zeudela salatzeko eta konpentsazio neurriak eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.