«Bollera ez-binarioak» solasgai Perez-Ponsek

2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. «Bollera identitatea nola bizi dugun eta feminismoan nola erlazionatzen garen». Hori da Eva Perez-Ponsen azkeneko liburuaren solasgaia. Funtsean, «bollera ez-binarioak» dira kontakizunaren ardatza. Erresistentziarako gorputzak: bollerak du izena argitalpenak, eta Lisipe bildumako hamahirugarrena da. Atzo aurkeztu zuten, Donostian, eta, idazleaz gain, Jule Goikoetxea eta Marta Luxan ere izan ziren bertan.

Perez-Ponsek adierazi zuenez, diskurtso transfoboen goraldiaren harira sortu zen ideia, 2020an. Kontakizuna ontzeko, Euskal Herriko zenbait feministarekin solastatu zen egilea, baina elkarrizketa horiek ez ditu sartu liburuan. Hala, Goikoetxeak azaldu du bi kapitulu mota bereiz daitezkeela: filosofikoak, non zenbait kontzeptu azaltzen diren; eta historikoak, zeintzuetan kronologiak dauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.