Blokeatze eguneko ekintzetan parte hartu zuten Bakegileen auzia itxi dute, akordioa eginda

Bederatzi pertsona auzipetu zituzten, trenbide sarea blokeatzea egotzita. Akordioa egin dute SNCFrekin.

Bakegileek deituta, 2022ko uztailean bide ugari itxi zituzten Ipar Euskal Herrian. BOB EDME
Bakegileek deituta, 2022ko uztailean bide ugari itxi zituzten Ipar Euskal Herrian. BOB EDME
gurutze izagirre intxauspe
2024ko urriaren 7a
14:30
Entzun

2022ko uztailaren 23an Ipar Euskal Herriko bide nagusiak blokeatu zituzten 2.000 bat herritarrek, Bakegileek deitutako ekintzetan parte hartuta. 26 pertsona atxilotu zituzten, eta hainbat auzibide ireki. Haietako bederatziren aurkako auzibidea irekia zen, baina aldeek akordioa egin dute, eta auzi itxitzat eman.

Trenbide sarea blokeatzea egotzita auzipetu zituzten, eta SNCFk interes zibilen auzia ireki zuen. Akordio «konfidentzial» bat egin dute, Bakegileek ohar bidez jakinarazi dutenez, eta, horrenbestez, auzia itxitzat eman dute.

Bake prozesua blokeatuta zegoela salatzeko dozenaka ekintza izan ziren. Hain zuzen, Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoen baldintzapean aske uzteko erabakiaren aurretik egin zuten protesta ekintza. 32 zeramatzaten preso, eta haiek askatzeko eskatu zuten protestetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.