Huescan (Aragoi, Espainia) parapentea egiten ari zela, istripua izan zuen Gasteizko gizon batek atzo, eta hil egin zen, Efe albiste agentziak zabaldu zuenez. Andoni Perez zuen izena, eta 36 urte zituen.
19:20an, Guardia Zibilak istripu baten berri jaso zuen: parapentea egiten ari zen pertsona batek ezbeharra izan zuen, Castejon de Sos herriaren inguruan, Aragoiko Pirinioetan. Mendiko taldea eta larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenerako hila zen, eta Benasquera eraman zuten gorpua.
[Albiste honen lehen bertsioan, uztailaren 26an, hildakoa bizkaitarra zela aipatzen zen, han jaioa zelako Perez. Baina familia Gasteizera aldatu zen hura ume zela, eta gasteiztarra zen izatez]