Jose Luis Zubillaga Bizkaiko Ezker Batuko (EB) koordinatzailea hilda aurkitu dute Durangon, koalizioaren egoitzan. Atzo arratsaldean topatu zuten hilik, Ezker Batuak gaur jakinarazi duenez.
52 urte zituen Zubillagak eta 2009tik zen EBren koordinatzailea herrialdean. Ezker Batuaren zuzendaritzako kidea ere bazen, baita EAEko CCOOko partaidea ere.
"Politikari nekaezina zen", esan du Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiak.