Bizkaiko andre bat desagertu da Panaman, eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hilotz bat agertu da emakumea desagertu den tokitik gertu; Panamako agintariekin lankidetzan ari dira, kasuaren gaineko argibideak lortzeko.

Bocas del Toro artxipelagoan dago Carenero, Panaman. WIKIMEDIA
Bocas del Toro artxipelagoan dago Isla Carenero, Panaman. WIKIMEDIA
arantxa iraola
2024ko uztailaren 27a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bizkaiko andre bat desagertu da Panaman, eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, familiak atzo jarri zuen salaketa: asteartetik ez zuten senitartekoaren berri, eta desagertzea ikertzeko eskatu zuten, arduratuta. 30 urte ditu emakumeak, eta Erandiokoa da.

Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, behin familiaren salaketa jasota, jakin zuten emakumea desagertu zen tokiaren inguruan hilotz bat agertu dela, eta orain ikertzen ari dira loturarik baden bi gertaeren artean. Carenero uhartearen inguruan agertu da hilotz hori, kostaldeko eremu batean, eta desagertutako andrea eskualde horretan zegoen ostatu hartuta.

Kasuaren kargu egin den Panamako auzitegiko fiskalak agindu du DNA laginak hartzeko hilotzari, identifikatu litekeen ikusteko. Ertzainak lankidetzan ari dira Panamako agintariekin, gorpua lehenbailehen identifikatzeko eta desagertzearen gainean argibideak lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.