Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren babesa eta laguntza

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zigorren betetzea eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa izenburupean egin zuten atzo goizean konferentzia abokatuek. Bizkaiko Abokatuen Bazkuneak Bilbon duen egoitza nagusian egin zuten, elkargoaren babes eta laguntzarekin.

Abokatuen elkargoak hitzaldirako lekua uzteaz gain, bertako dekanordea bera ere partaide zuzena izan zen. Berak eman zion hasiera konferentziari, ekimena egin izanagatik eskerrak emanda eta halakoak egitearen garrantzia nabarmenduta. «Abokatuek beti egon behar dute babesik gabe daudenen ondoan, eta Eskubideak elkarteak horregatik izango du beti lekua hemen», adierazi zuen Javier Cortazar dekanordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.