Haurrak

Bizipoza elkarteak 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkeztu ditu

Elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta errealitateari buruzkoak dira, haien asmo eta nahiak gizarteratzeko sortuak

2023ko urtarrilaren 28a
17:53
Entzun

Ekitaldi bat egin du gaur goizean Bizipoza Elkarteak Hernanin elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkezteko. Bizipoza Elkartearen barruan 36 elkarte daude gaur egun, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak dira guztiak, eta tankera honetako bi ekoizpen aurkeztuak dituzte aurretik: Mundu berri bat guztiontzat proiektuaren hirugarren alea da hau.

CD eta DVD batean jaso dituzte sorkuntza lanak, sortzaileak eta elkarteak batzen dituen abesti bat ere erantsita.

Bizipozak hiru helburu ditu.Lehena: izaera bereziko gaiak azaleratzea ume zein helduak euskararen bidez sentsibilizatuz. Bigarrena: errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza ematea. Hirugarrena: gizartekintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkor bat eskaintzea.

Abeslari ezagunak

Ainhoa Larrañaga, Ines Osinaga, Olatz Salvador, Kai Nakai, Esti Markez, Asier Gozategi... Kantari ezagun askok parte hartu dute egitasmoan. Kantuen hitzak egiten ere, bertsolari hainbatek: Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Artetxe, Odei Barroso, Xabier Sukia, Oihana Iguaran... Kantu guztien musika Xabier Zabalak egin du.

Kantuak egin dizkiete honako elkarteei: Agipase, Pausoka, Juneren Hegoak, Ndank Ndank, Arnasa, Naizen, Ume Alaia, Dravet, Iñurri, Nuala eta Marea Urdina. Bizipoza Elkarte osoari zuzenduta aurkeztu duten kantuak Bizipoza auzolan izena du. Hitzak Igor Elortzak jarri ditu, eta kantari guztien artean kantatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.