Etxegabetzeak

Bizilagun bat etxegabetu dute Hernanin, eta Ertzaintza oldartu egin zaie bertaratutakoei

Hernaniko Udalak azaldu duenez, haren «baliabide profesional guztiak prest» daude kaleratutakoari irtenbide bat eskaintzeko.

Hernaniko Elkano kalean izan da exegabetzea. ANDONI CANELLADA
2023ko ekainaren 7a
14:10
Entzun

Bizilagun bat etxegabetu dute Hernanin (Gipuzkoa), eta Ertzaintza oldartu egin zaie Etxebizitza Sindikatuak eta Kontseilu Sozialistak deituta kaleratzea eragozten saiatu diren herritarrei. Gutxienez pertsona bat atxilotu dute, eta hainbat lagun zauritu oldarraldietan.

Kontseilu Sozialistak sare sozialetan salatu du Hernaniko Udalak ez diola kaleratutakoari alternatibarik eskaini, «Hernanin ehunka etxe huts dauden arren». Udalak, berriz, esan du bere «baliabide profesional guztiak prest» daudela kaleratutakoari irtenbide bat eskaintzeko, eta, kaleratutakoak orain arte uko egin diola horri, baina etxe gabe geratu ostean onartu duela udalaren gizarte zerbitzuekin batera aritzea eta bihar egingo dutela horretarako lehen bilera.

Ikusi gehiago:Legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute Bilbon

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.