Bizikleta martxa batekin amaituko da AHTaren kontrako kanpaldia

AHTaren aurkako kanpaldian, bazkaltzen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
AHT abiadura handiko trenaren aurkako kanpaldia amaitzeko, Hernanitik abiatu eta Urumea haranean barrena Donostiara joango dira bizikletaz gaur. 09:45ean irtengo dira kanpalekutik, eta 14:00 aldera hiriburura helduko direla aurreikusi dute. Ikuskizun berezi bat egiteko asmoa dute udaletxearen aurrean. Esti Redondo AHTaren aurkako asanbladako kidearen arabera, AHTaren kalteak hirian ere ikustaraztea dute helburu.

Hamaseigarrenez bildu dira AHTaren aurkako kanpaldian; Hernaniko (Gipuzkoa) Osinaga auzoan aurten. Aste osoan eutsi diote ekoizpen sistemaren eta gizartearen beraren aldaketa aldarrikatzeari, sistemaren errailei aurre egiteari. Euskal Herrian abiadura handiko trenaren aurka ari direnez gain, Galizia, Kantabria (Espainia) Alemania eta Italiatik ere etorri da jendea. Redondoren hitzetan, AHTaren edo antzeko proiektuen aurkako borrokan dabiltza batzuk, eta elkartasuna erakustera etorri dira kanpaldira. Mendi martxa, hitzaldiak, mahai inguruak, eztabaidak, kafe tertuliak eta tailerrak izan dituzte, baita AHTaren aurkako mugimenduak jasan duen errepresioaren gainean Kateak txikitu ekimenaren txostenaren edo Iñaki Petxarromanen Lurra, zorua bailitzan liburuaren aurkezpenak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.