«Ezberdinen arteko topagune» gutxi daudela ikusita, herriko bizikidetza kontseiluak bultzatzeko egitasmoa aurkeztu du Baketik erakundeak. «Bizikidetzaren eta adiskidetzearen kultura berria» bultzatzea erakundeen nahiz herritarren ardura dela nabarmendu dute Jon Irurzun zuzendariak eta Pello Sarasua egitasmoaren arduradunak, ekinbidea aurkeztean.
Herrian erreferenteak diren eta «gaitasun integratzailea» izango duten hamar bat norbanakoz osatu nahi dituzte talde horiek; betiere, sentsibilitate politikoen aniztasuna lortu nahian. Gutxienez, urtean bost aldiz biltzea proposatzen dute, elkarbizitzari buruzko gogoetak egiteko. Urtean behin, lan proposamen bat egingo liokete talde horiek udalari, eta, hala eskatzen bazaio, aholkuak ere emango lizkioke. Legez, herri bakoitzeko alkateei dagokie bizikidetza kontseiluak eratu eta partaideak izendatzea. Alkateak baimenduz gero, gobernu batzordeak edo udalbatzak har dezakete ardura hori.
Kontseiluen oinarriak zehaztu dituzten arren, Irurzunek eta Sarasuak azaldu dute «malgua» dela egitasmoa, eta herrian herriko errealitatera egokitzeko «tarte zabala» eskaintzen duela.
«Bizikidetza kontseiluak» sustatu nahi ditu Baketik-ek herrietan
«Herritik bakea sendotzen laguntzeko» egin du proposamena, «ezberdinen arteko» guneak behar direla-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu