Bizi osorako kartzela zigorra dute 4 euskaldunek Frantzian
Jon Kepa Parot, Jakes Esnal, Frederique Txistor Haranburu eta Mikel Carrera Sarobe dabiltza bizi osorako kartzela zigorra betetzen Frantziako presondegietan. Parot, Esnal eta Haranbururi jarri zien Parisko Asisetako Auzitegi Bereziak biziarteko kartzela zigorra 1997 urteko ekainaren 19an. ETA erakundeko kidetzat joz, 1990eko apirilean atxilotu zituzten. Esnal eta Haranburuk 18 urte bete behar zituzten zigorraren egokitzea eskatu ahal izateko eta Parotek 15 urte. Hori dela eta, 2005az geroz eskatu dezake baldintzapeko askatasuna Parotek eta 2008az geroz Esnal eta Haranburuk. Behin eta berriz galdetu izan du baldintzapeko askatasuna Parotek, baina aldi oro errefusatua izan zaio. Presoaren aurkako «jazarpen» hori salatudu aldi oro Etxerat-ek. «Ikuspegi politikoa alde juridikoari gehitu izana» deitoratzen dute hamarnaka eragilek. Aurtengo apirilak 25ean jarri zioten Carrera Saroberi bizi osorako presondegi zigorra. Azken hori, 2010eko maiatzean atxilotu zuten Baionan, Frantziako Poliziak, Guardia Zibilaren eta Espainiako Inteligentziarako Zentroaren laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu