Irudia. Donostia

Bizi dago gomuta, 40 urteren ostean

JON URBE / FOKU.
2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Ekitaldi sorta hasi zuten atzo Gladys del Estal gogora ekartzeko. 23 urteko emakume gazte bat zen, ekologismoarekin irmo konprometitua, Donostiakoa; 1979ko ekainaren 3an, Poliziaren oldarraldi batean tiroz hil zuten Tuteran (Nafarroa). Urtero izan dute haren gertukoek gomutan, eta, aurten, hil zutenetik 40 urte bete direla eta, ozendu egin dituzte hari omen egiteko ekitaldiak. Atzo hasi zituzten; Bulebarrean bizikleta martxa bat hasi, eta Kristinaenean omenaldia egin zioten. Gaur, Arguedasen (Nafarroa), Bardeako tiro eremuaren aurkako martxan oroituko dute. Bihar, EHUko Informatika fakultatean, haren izena daraman areto bat irekiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.