Biriatuko etxalde batean animalien kontrako tratu txarrak izan ote diren ikertuko dute

L214 elkarteak eman du tratu txarren berri, bideo baten bidez, eta Baionako prokuradoreak ikerketa abiatu du.

L214 taldeak salatutako Biriatuko etxaldeko irudia. L214
Oihana Teyseyre Koskarat.
2024ko urtarrilaren 15a
19:45
Entzun

Biriatuko (Lapurdi) etxalde batean grabatutako bideo bat zabaldu du animalien aldeko L214 elkarteak sareetan. Irudietan ardi hilak ageri dira, lohian, erdi bizirik diren ardi batzuen artean; auto andeatuak agertzen dira animalien inguruan, eta tresna elektrikoak, botata. Etxaldeko osasun eta higiene baldintzak ikusita, salaketa jarri du elkarteak, animalien kontrako tratu txarragatik. Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatzea deliberatu du, eta anartean erran du animaliek marexalen «berehalako» laguntza behar dutela.

DDPP Herritarren Babeserako Departamenduko Zuzendaritzak ere ikerketa eramanen du etxaldeko higienearen harira. L214 taldeko Sebastien Arsac honela mintzatu da: «Arrazoiak edozein direla ere, begi bistakoa da artzainak ez duela gaitasunik animaliak zaintzeko». Erran duenez, laborariak 22.277 euro jaso ditu 2020-2021eko aldian Laborantza Politika Bateratuaren diru laguntzaren ondorioz, eta horietatik 6.947 animalien ongizatearentzat. «Hazkuntza berehala itxi behar dute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.