BERLIN. BioNtech konpainiaren sortzaileetako batek egin du iragarpena, …zlem Türecik, Der Spiegel Alemaniako aldizkarian: COVID-19aren aurkako txerto bat garatu dute umeentzat. «Ekoizpena prestatzen ari gara. Datozen asteetan aurkeztuko dizkiegu agintariei 5 eta 11 urte bitarteko umeei buruzko gure ikerketaren emaitzak, eta adin talde horretarako txertoa onartzea eskatuko diogu Europari», adierazi du.
Txertoaren ezaugarriei dagokienez, BioNTechen sortzaileak jakinarazi du egun 12 urtetik gorakoei jartzen zaien txertoa bezalakoa dela, baina «ez hain dosifikatua» eta eman beharreko kantitatea ere txikiagoa dela. Botika etxea baikor mintzo da orain arte lortutakoaz. «Gure aurreikuspen guztiak betetzen ari dira», azaldu du Ugur Sahinek, BioNtechen beste sortzaile batek.
Botika etxeak prest ditu ikerketaren emaitzak, eta horiek aurkeztea baino ez du falta. Txerto horrez gain, urte amaierarako 6 hilabetetik 5 urte arteko umeentzako txertoari buruzko azterketen emaitzak ere prest izatea espero dute BioNTech konpainiako buruek.
BioNTechek haurrentzako txerto bat sortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu