Ostegunetik gaur eguerdira bitartean, EH Bilduren II. Kongresuko hautagaitzak bozkatu dituzte bilkideek. Hegoaldeko Zuzendaritzarako plantxa eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroko herrialdeko arduradun politikoak bozkatu dituzte, eta gehiengo zabal batek babestu du Mahai Politikoak proposatutako zerrenda; %88,49k eman dute baiezko botoa, eta %6,65ek ezezkoa. %4,86k bozkatu dute zuri.
Herrialdeko arduradun politikoei dagokienez ere, babesa oso zabala izan da; Ibon San Saturnino zen Arabarako hautagaia, eta %87,27 bilkidek babestu dute. %7,88k eman dute kontrako botoa. Gainerako lurraldeetan, %90etik gora dago babesa: Bizkaian, %91,29 aldeko boto jaso ditu Asier Vegak; Gipuzkoan, %95.46 Nekane Zinkunegik eta %94,51 Miren Zabaletak. Kontrol eta Kontu batzordeetarako hautagaitzek, berriz, %93ko babesa jaso dute.
Aurreko urteetan aritu den taldearekiko aldaketa gutxi proposatu ditu Mahai Politikoak zuzendaritzarako:
Koordinatzaile nagusia: Arnaldo Otegi
Zuzendari nagusia: Garikoitz Mujika
Programa zuzendaria: Pello Otxandiano
Komunikazio zuzendaria: Larraitz Ugarte
Antolakuntza zuzendaria: Sonia Jacinto
Nazioarteko harremanetarako zuzendaria: Gorka Elejabarrieta
Politika instituzionala: Ainhoa Beola
Udal politikako zuzendaria: Onintze Oleaga