EH Bilduren oinarriek bihar berretsi ahalko dute Orain Errepublikak koalizioa

Europako hauteskundeen harira, bertan «hedatzen ari den autoritarismoaren olatuari aurre» eginen diotela dio koalizioak.

EH Bilduren agerraldi bat, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
EH Bilduren agerraldi bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko martxoaren 26a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

EH Bilduk, ERCk eta BNGk aurreakordioa dute Europako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko, Orain Errepublikak izeneko koalizioan. EH Bilduko oinarriek bihar berretsi ahalko dute erabaki hori. «Estaturik gabeko herrien eskubideak defendatu eta Europan hedatzen ari den autoritarismoaren olatuari aurre egingo diogu», erran du EH Bilduk.

Oraingoan, gainera, AraMés Balearretako alderdi federazioak bat egin du koalizioarekin. Hala ere, irekita egonen da Espainiako «beste nazio batzuetako indar aurrerakoi eta subiranisten babesa jasotzeko».

Izan ere, EH Bilduk uste du «Europako hauteskundeak eskuin muturraren eta belizismoaren gorakada handi baten testuinguruan» eginen direla. Horregatik, ezinbertzekoa zaie hauteskunde horietara mezu eta helburu argiekin aurkeztea: «Herri bat garela aldarrikatu, estaturik gabeko herrien eskubideak defendatu, Europan hedatzen ari den autoritarismo eta faxismo olatuari aurre egin, militarismoaren eta gerraren aldeko deien aurrean bakea eta herrien burujabetasuna aldarrikatu eta bizitza duinen eta justizia sozialaren aldeko deia zabalduko dugu, Euskal Herriaren ahotsa Europan entzun dadin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.