EH Bilduren Mahai Politikoak Pernando Barrena proposatu du Europako Parlamenturako bozetarako hautagai izateko

Barrena koalizioaren hautagai izan zen 2019ko bozetan ere, Orain Errepublikak zerrendan.

(ID_13290914) (Jagoba Manterola/@FOKU) 2023-10-25, Irun. EH Bilduren ekitaldia  Estatutuaren egunean eta Iparralde ta Gipuzkoa arte...
Pernando Barrena, Maddalen Iriarterekin batera, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko otsailaren 12a
09:15
Entzun

EH Bilduko Mahai Politikoak Pernando Barrena proposatu du Europako Parlamenturako bozetarako koalizioaren zerrendaburu gisa. Barrena koalizio subiranistako Mahai Politikoko kide da, eta europarlamentari izan da azken legealdian ere.

2019ko hauteskundeetan, Orain Errepublikak hautagaitzako kide izan zen Barrena. Besteak beste, EH Bilduk, ERCk eta BNGk osatu zuten koalizio hura, eta hiru eserleku eskuratu zituzten. Hala, Barrenak europarlamentari kargua eskuratu zuen, zerrendako bigarrena baitzen. The Left talde parlamentarioko kide izan da, eta askatasun zibileko zein migrazioko gaietan aritu da, batez ere. Horrez gain, Kurdistango, Saharako eta Kataluniako auziak jorratu dituzten taldeetako kide izan da. Halere, 2022ko irailean bere europarlamentari postua utzi zion BNGko Ana Mirandari, hauteskundeetarako eginiko itunean hala adostuta.

Barrena goi mailako teknikaria da Nazioarteko Merkataritzan eta Nazioarteko Harremanetan graduatua. Ibilbide luzea du politikagintzan; besteak beste, Nafarroako Parlamentuko parlamentari aritu zen, baita Sortuko eledun lanetan ere.

Europako Parlamenturako hauteskundeak ekainaren 9an egingo dituzte. EH Bilduk oraindik ez du zehaztu bakarrik aurkeztuko den, edo duela bost urte eginiko koalizioa errepikatuko duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.