EH Bilduk mozio bat aurkeztu du goi kargudunen hautaketan «eredugarri» izan daitezela eskatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko enpresetan goi kargudunak hautatzeko orduan «gardentasun printzipioa» betetzeko eskatu dute mozioan. Batzar Nagusietan aurkeztu du Iker Casanova eledunak.

CASANOVA BIZKAIKO BATZAR NAGUSITAN
Casanova, Bizkaiko Batzar Nagusietan. ARITZ LOIOLA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko uztailaren 1a
17:48
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiko enpresetako goi karguak hautatzean «publizitate, gardentasun, meritu, berdintasun eta gaitasun printzipioak» lehenesteko eskatzen duen mozio bat aurkeztu du EH Bilduko Iker Casanovak Bizkaiko Batzar Nagusitan. Hautaketan «eredugarri» izateko eskatu du, eta ohartarazi «eredu txarrek» eskuin muturraren gorakada dakartela, eta herritarren «atxikimendu falta».

Orain arteko sistema aldatzea eskatuko luke horrek, eta Casanovak adierazi du prest daudela sistema EAJk eta PSE-EEk osatzen duten foru gobernuarekin adosteko. «Hainbat prozedura daude; izan liteke, adibidez, foru enpresa bateko zuzendari izendatzeko orduan merituek eta gaitasunak lehentasun handiagoa izatea alderdi bati atxikita egoteak baino». Besteak beste, hiru jeltzale izan ditu ahotan: Iñaki Totorikaguena Iurretako alkate ohia, Alaitz Etxeandia Lezamako alkate ohia eta Iñigo Iturrate legebiltzarkide ohia; izan ere, lehen biak Bizkaiko Foru Aldundiko enpresetako buru izendatuak dituzte, eta Iturrate, berriz, Euskaldunako zuzendari, eta Casanovak adierazi du izendapen horiek «polemikoak» izan direla. «Postu horietara iristeko aukera berdintasuna ez da bermatzen». Casanovak gogorarazi duenez, Arartekoak berak ere ohartarazi du aukera berdintasunik eta gardentasunik ezaz. «Izendapenak legezkoak izanda ere, galdetu beharko genuke erarik egokiena ote den pertsona horiek enpresa horien buru jartzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.