EH Bilduk ez die aurkeztuko osoko zuzenketarik Arabako aurrekontuei

«Akordioari aterik ez ixtea da xedea», koalizio abertzalearen esanetan.

Eva Lopez de Arroiabe Arabako Batzar Nagusietan, agerraldi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eva Lopez de Arroiabe Arabako Batzar Nagusietan, agerraldi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko abenduaren 6a
14:30
Entzun

Arabako foru gobernuak babesa behar du aurrekontuak onartzeko, eta oposizioko hiru alderdi nagusiak prest daude akordioren bat lortzen saiatzeko, nor bere baldintzak ezarrita. EH Bildu da oposizioburua, eta Eva Lopez de Arroiabek jakinarazi du prest daudela negoziatzen segitzeko: «Akordioari aterik ez ixtea da xedea».

Etxebizitza, zahar etxeetan egoiliarrentzako leku publikoak sortzea, trantsizio ekosoziala eta udalen finantzaketa dira EH Bilduk indartu nahi dituen ardatz nagusiak. Hau da, prest da negoziatzen segitzeko lau ardatz horietan indar handiagoa egin dadin Arabako foru gobernuak proposatutako aurrekontuetan: «Alderdi horiek hobetzeko lanean jarraituko dugu. Hainbat bilera egin ditugu jada, eta hainbat dokumentu trukatu; beraz, gure borondatea da orain arte bezala negoziatzen jarraitzea».

PPk eta Elkarrekin taldeak ere aurkeztu dituzte zuzenketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.