politika

Bilduk Espainiako polizia indarren eta armadaren presentzia "gutxitzen" joatea nahi du

Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren arabera, "euskal gizartearen gehiengoa ez da identifikatzen" Espainiako Poliziarekin, armadarekin eta Guardia Zibilarekin. Kupoaren bidez horiek ez ordaintzeko proposamena "gehiago zehaztuko" du Bilduk.

2011ko ekainaren 25a
13:10
Entzun

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Bilduko kideak esan du koalizioak Espainiako Poliziaren, armadaren eta Guardia Zibilaren presentzia "gutxitzen" joatea nahi duela. Izan ere, haren arabera, "euskal gizartearen gehiengoa ez da identifikatzen polizia indar haiekin eta armadarekin". Gogoratu du Euskal Herrian dagoela presentzia militar handienetakoa.

Kupoaren bidez Espainiako Errege Etxeari, polizia indarrei eta armadari ez ordaintzeko proposamena "gehiago zehaztuko" du Bilduk, Urizarrek gaur Gasteizen esan duenez, baina hori "erradikalismorik eta alarmismorik gabe" planteatuko dutela.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildu) udalbatzar aretotik Espainiako erregearen argazkia kendu izanari ongi deritzo Urizarrek, eta Euskal Herriko udaletxe askotan halako argazkirik ez dagoela azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.