EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk aho batez onartu dute lehen aldiz GHKren lehendakaria

Jose Ignazio Asensio izango da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente berriz ere, eta EH Bilduk hiru ordezkari izango ditu administrazio kontseiluan.

JOSE IGNACIO ASENSIO
Jose Ignazio Asensio. ANDONI CANELLADA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2023ko abenduaren 21a
16:05
Entzun

EH Bilduk, EAJk eta, PSE-EEk Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) gobernu organoa adostu dute gaur. Jose Ignazio Asensio (PSE-EE) hautatu dute presidente berriz ere, eta Jon Ander Azpiroz (EAJ) presidenteorde. 2015etik lehen aldiz, EH Bilduk hiru ordezkari izango ditu administrazio kontseiluan: Ion Arozena, Eñaut Gracia eta Alaitz Labaien.

«Aro berritzat» jo du egungoa Asensiok, eta zaborraren kudeaketa normalizazio fase batean sartzen ari delakoan dago, «horrenbeste urte gatazkan egon ondoren».

EH Bilduk irabazi zituen maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak Gipuzkoan, eta, horren arabera, GHKn %38,1eko ordezkaritza du, zortzi mankomunitateetako boto haztatua aintzat hartuz gero. Mankomunitateetako eta diputazioko zenbait ordezkarik osatzen dute erakundea.

EH Bilduk esan du «fiskalizazio lanak» egingo dituela eta «gardentasun printzipioa» arretaz zainduko duela kontsortzioan. «Ezinbestean EH Bildurekin adostu beharko da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa integrala herrialdean».

Aste honetan Nafarroako Gobernuak parlamentuan adierazi du Artaxoan Zubietako erraustegiko behar bezala kodifikatu gabeko hondakin likidoak jasotzen ari direla. Horren berri jaso ostean, EH Bilduk adierazi du eskaera egingo duela urtarrileko Batzar Nagusietako osoko bilkuran eta GHK-ko administrazio kontseiluan informazioa eman dezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.