Bildu Memoriaren Egunean egon izana txalotu du Lasserrek

2011ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Bildu Memoriaren Egunean egon izana adiskidetzarako bidean «pauso esanguratsu» bat dela dio Jean Jacques Lasserre Ipar Euskal Herriko senatariak. Horrelako keinuak eztabaida gune bat lortzeko lagungarri direla uste du.

Urratsak bi aldeek egin behar dituztela gehitu, eta bake prozesuaren alde inplikatzea galdatzen dio Frantziako Gobernuari. Preso politikoen hurbilketaz eta preso gaixoen askatzeaz gogoetatzera deitzen ditu. Mezu hori plazaratu zuen atzo, agiri baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.