Bilbon etxegabe bat hil dela salatu du BesteBi taldeak

Gizon bat hilik agertu da Zorrotza auzoko banku batean. Plataformak baliabideak eskatu dizkie administrazioei.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko pankarta bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Etxerik ez zuen 40 urteko gizon bat banku batean hilda aurkitu zuten Bilboko Zorrotza auzoan, uztailaren 7an. BesteBi plataformak atzo jakinarazi zuen Karol izeneko gizon bat zela hildakoa; Poloniakoa zen jaiotzez, baina urteak zeramatzan Euskal Herrian: Bilboko kaleetan bizi zen, baina azken hilabeteetan Barakaldon ere (Bizkaia) ibiltzen zen.

Plataformak, era berean, etxegabeen kopuruaren gorakadaz ohartarazi zuen: «Bizi garen sistemak egiturazko fenomeno gisa mantentzen du gizarte bazterketa. Hain zuzen ere, etxegabeen kopurua gora eta gora ari da azken urteotan, pertsonak alde batera uzten dituen sistema bidegabe baten bidez elikatuta».

BesteBi plataformak, gainera, baliabide transbertsalak eskatu zizkien «euskal administrazioei», eta gogorarazi zien beharrezkoa dela udalerri guztiek lehen mailako arretarako aurrekontu bat izatea, pertsona kalteberei laguntzeko. Gizarteari ere dei egin zioten kalean bizi direnen inguruko begirada «zabaltzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.