Bilbon dira Europako hizkuntza gutxituak sustatzen ari diren gizarte eragileak

ELEN Europako hizkuntza gutxituen eragile sozialen sarearen urteko batzarraren abiaburua egin Itsasmuseumen, gaur. 175 erakunde talde batzen ditu sareak, eta 50 hizkuntza sustatzeko ahaleginetan ari dira.

(ID_14414678) (Mikel Martinez de Trespuentes/@FOKU) 2024-11-08, Bilbo. ELEN Batzar Orokorra,  Europako hizkuntza gutxituen aldeko e...
Urteko batzarreko argazkia, gaur. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
arantxa iraola
2024ko azaroaren 8a
16:00
Entzun

50 hizkuntza gutxitutako ordezkariak dira, 25 estatutakoak, 175 erakundetan dabiltzanak: Europako hizkuntza gutxituen aldeko eragile sozialen sare ELENeko kideak dira, eta Bilbon egiten ari dira urteko batzarra, Itsasmuseumen. Abian da topaketa, eta bihar jarraituko du.

Gaur 14:30ean izan da sarrera. ELENeko lehendakari Elin Haf Gruffydd Jones, idazkari nagusi Davyth Hicks eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel izan dira lehen solaskideak. Ondoren, ikerketari eta aktibismoari buruzko hainbat hitzaldi izan dira.

Bihar izango da inaugurazio ofiziala, 09:00etan, eta, ELENeko ordezkariez gain, bertan izango dira Europako Parlamentuko bi ordezkari ere: Pernando Barrena, EH Bildukoa, eta Oihane Agirregoitia, EAJkoa. Ondoren, hizkuntza politiken hainbat esperientzia aztertuko dituzte. 10:50 aldera talde argazkia egingo dute, eta prentsaren aurreko agerraldi bat: urtearen balorazioa eta aldarrikapenak egingo dituzte.

EB Europako Batasunean hizkuntza gutxituen ofizialtasuna aitortzea da egun mahai gainean dagoen aldarrietako bat. Iaz, Sardinian egin zuten urteko batzarra ELENeko kideek, eta mintzagai nagusietako bat horixe izan zen. Horren aldeko mezua plazaratzeko, iazko irailean bat egin zuten Bruselan sareko ordezkariek, euskara, galiziera eta katalana ofizial egiteko Espainiako Gobernuak egindako eskabidearen harira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.