euskal herria

Bilbon azken egunetan izan diren hiru emakumeen hilketak gaitzetsi dituzte

Eraginkortasuna eskatu dio Justiziari eta Poliziari Ibon Areso jarduneko alkateak.

2013ko ekainaren 8a
18:09
Entzun

Ehun lagun inguru bildu dira gaur goizean Bilbon azken egunetan hil dituzten hiru emakumeak gogoratzeko. Batetik Maureen Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo izan dituzte gogoan, Juan Carlos Aguilarrek Maximo Agirre kaleko gimnasioan hildakoak. Bestetik Maria Angeles Lopez, bere etxean hilda agertu zena atzo, ustez lapurreta baten ondoren.

Hilketak gaitzetsi eta elkartasuna adierazi diete hildakoen senide eta lagunei. Ibon Areso jarduneko alkateak esan du Bilbo "hiri lasaia" dela eta gertaera horiek ez direla "ohikoak". Udaletxearen eskaileratan egin dute bilkura, eta han izan dira Aresoz gain, Jon Darpon Osasun sailburua, Izaskun Landaidda Emakundeko zuzendaria eta Pilar Ardanza Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintza diputatua.

 

 

Ruth Mery Cano Kolonbiak Bilbon duen kontsula ere izan da. Rebollo kolonbiarra zen. Esan du hilketaren berri izan ondoren bere baliabide guztiak jarri zituela horren gertukoen mesedetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.