Atzoko osoko bilkuran jaso zuten proposamena, eta udal gobernua osatzen duten bi alderdiek onartu zuten. Datorren urteko Aste Nagusian, udalak salaketa jarriko die «norbanakoen eskubideak» urratzen dituzten txosnei. Proposamenak nabarmentzen du festak antolatu daitezkeela «besteekiko errespetuz eta haren izaera zibiko eta aldarrikatzaileari uko egin gabe».
Aurtengo jaietan, hainbat txosnatan Juan Mari Aburto alkatearen karikaturak egon dira, eta hark aipatu izan du gaizki hartu izan duela, haietako batzuk «iraingarriak» zirelakoan.
Osoko bilkuran, euren proposamena babestu dute EAJk eta PSE-EEk. EH Bildu eta Elkarrekin Bilbo abstenitu egin dira, eta PPk aurka egin du. Dena den, testua babestu duten taldeek ez dute zehaztu zeren arabera erabakiko duten txosna batek norbaiten eskubideak urratzen dituela.