Bilboko Udalak ontzat eman du AHTak behin-behineko sarbide bat izatea
BILBO. Asier Abaunza Bilboko Udaleko Obretako zinegotziak AHT abiadura handiko trenaren obren atzerapenen berri eman zuen atzo batzorde batean. Ziurtatu zuenez, udalaren konpromisoa da lurpeko geltoki batera iristea trena hirira, baina prest agertu zen «tarteko faseez» hitz egiteko, eta ez zuen baztertu behin-behineko geltoki bat eraikitzea, «Abandon behin betiko lurpeko estazio bat egiteko lanen faseetako bat bada». Eusko Jaurlaritzak egin zuen proposamena udan, baina orduan Bilboko alkate Juan Maria Aburtok ez zuen ontzat hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu