Metroak pertsona bat harrapatu du Abandoko geltokian, 17:30 aldera. Halako kasuetarako protokoloa aktibatuta, haraino joan dira Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak.
Zerbitzua etenda egon da bi orduz Indautxu eta Zazpi Kaleak geltokien artean. Bilboko Metroak jakinarazi duenez, ordea, jada martxan dago. Une batez, ez dute Abandoko geltokian geldialdirik egin, baina jada martxan da geltoki hura ere.