Bilboko mendizale bat hil da Pirinioetan

Hildakoa Mikel Lorente da, 38 urtekoa, Cap de Llauset aterpeko zaindaria. Itxura batean Ekialdeko Rusell mendian zebilela, 300 metro inguruko erorikoa izan zuen.

Rusell mendigunea, Posets Maladeta parke nazionalean
Rusell mendigunea elurtuta.
2025eko martxoaren 5a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00

38 urteko mendizale bilbotar bat hil da Pirinioetan, Posets Maladeta parke nazionalean (Ribagorza, Espainia). Atzo goizeko 11:30ak aldean aurkitu zuten gorpua Ekialdeko Rusell mendiaren inguruetan. Itxura batean 300 metroko erorikoa izan zuen mendizaleak. Hildakoa Mikel Lorente da, Cap de Llauset aterpeko zaindaria.

Guardia Zibilak astearte arratsaldean jaso zuen abisua, erranez mendizale bat ez zela Cap de Llauset aterpera iritsi. Huescako Guardia Zibilak berehala abiatu zuen erreskateko operatiboa, Benasqueko GREIM taldeko eta Huescako Aire Unitateko kideen laguntzarekin, eta atzo goizean aurkitu zuten haren gorpua.

Mikel Lorente Cap de Llauset aterpeko zaindaria zen. Urte osoan zainduta dauden aterpeen artean Pirinioetako aterpe altuena da Cap de Llauset (2.425 m), baita berrienetakoa ere, 2016ko apirilean zabaldu baitzuten. Pirinioak alderik alde zeharkatzen dituen GR-11 zidorrean dago bete-betean. Lorente hasieran langile moduan aritu zen aterpean, eta azken urteetan zaindaria zen, beste bi lagunekin batera. Bizi ere Posets-Maladeta mendigunetik gertu bizi zen, Vilaller udalerriko Senet herrian (Lleida, Katalunia). 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.