Bilboko mendizale bat hil da Espainian, istripuz

Dirudienez, 68 urteko gizonezkoa erori egin da.

ESPAÑA TEMPORAL LLUVIAS
Guardia Zibilaren helikoptero bat, artxiboko irudian. RODRIGO JIMENEZ / EFE
2024ko uztailaren 16a
20:07
Entzun 00:00:0000:00:00

68 urteko mendizale bilbotar bat hil da Riañon (Espainia), istripuz. Gizonezkoa Gilbo mendira igo da senitartekoekin, baina bidetik aldendu egin da, eta, ikusita ez zela itzultzen, senideek larrialdi zerbitzuetara deitu dute.

Guardia Zibilak puntatik ehun metro ingurura aurkitu du gorpua, amilduta. Itxuraz, istripu bat izan da. Gizonezkoa erretiratuta zegoen, eta Deustu auzoan bizi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.