Sexu abusuak

Bilboko Gotzaintza 14 apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik

Joseba Segura gotzainak eman du ikerketaren berri. Esan du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horietako zenbait «inoiz ez diren jakingo».

Joseba Segura Bilboko gotzaina, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko abuztuaren 11
11:35
Entzun

Bilboko Gotzaintza 14 apaiz ikertzen ari da sexu abusuen aferarekin lotuta. Joseba Segura gotzainak eman du Bilboko Gotzaintzaren ikerketa batzordeak abiatutako ikerketaren berri. Radio Euskadi irratian eginiko elkarrizketa batean mintzatu da gaiari buruz, eta aurreratu du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horietako zenbait «inoiz ez diren jakingo, biktima batzuek ez dutelako horri buruz hitz egin nahi edo galdu egin direlako».

Arartekoak gaiari buruz abiatu duen ikerketari dagokionez, Bilboko Gotzaintzako ordezkariak esan du Bilboko Elizbarrutiko kideak elkarlanean ari direla erakunde horrekin, eta helburu bat finkatu du: iritzi publikoak argi izan dezala ez dutela inongo informaziorik ezkutatu.

Beste elizbarruti batzuek ikerketa ofizial horretan izan duten lankidetzari buruz esan du haiek «autonomia dutela gehiago edo gutxiago laguntzen duten erabakitzeko», baina aitortu du inork ez duela laguntzeko oztoporik jarri.

Sexu abusuak jasan dituzten biktimei dagokienez, Gotzaintzako kideak adierazi du biktimei beren historia kontatzeko aukera eman behar zaiela, «haien egia zalantzan jarri gabe eta egia hori kontatzeko ausardia aitortuz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.