Bilboko gotzainak esan du sexu abusuen testigantzak jasotzen segitzen dutela

Bildutako lekukotasun gehienak «duela urte asko» jazotakoak direnez, adierazi du zaila dela bide judizial bati ekitea.

Joseba Segura Bilboko gotzaina, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Joseba Segura Bilboko gotzaina, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2024ko abenduaren 5a
17:00
Entzun

Bilboko Elizbarrutiak Adingabeak Babesteko eta Sexu Abusuak Prebenitzeko Batzordea sortu zuen 2019an, eta, Joseba Segura Bilboko Gotzainak adierazi duenez, sexu abusuen inguruko testigantzak jasotzen segitzen dute oraindik. «Ez hasieran bezainbeste, baina badaude oraindik deitzen dutenak eta euren kasua kontatu nahi dutenak».

Bildutako sexu abusuen kasu gehienak «duela urte asko» jazotakoak dira, eta, adierazi duenez, horregatik zaila da bide judizial bati ekitea. Hala ere, testigantzak «sinesgarriak» direla esan du: «Hainbeste denboran ezkutuan izan badute, ez da orain asmatzen ari direlako, baizik eta beste testuinguru batean zeudelako, eta oso zaila zelako horretaz hitz egitea».

Haren ustez, egoera aldatu da, eta orain badaude baldintzak jendeak entzuten eta aintzat hartzen dituztela sentitzeko. Elizak lekukotasunak «serio» hartzen dituela esan du, baina aitortu du oraindik ez dutela ezagutzen gertatutako guztia.

Segurak esan du «harritu» egiten duela Elizaren barruan batzuk «beldurtuta» egotea kontu ekonomikoengatik, nahiz eta testigantza ematen duten gehienek ez eskatu ordain ekonomikorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.