Bilboko gotzainak barkamena eskatu du abusuengatik

2023ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Otoitz ekitaldia egin zuten atzo Bilboko katedralean, eta Bilboko gotzain Joseba Segurak barkamena eskatu zuen Eliza katolikoko kideek eginiko sexu abusuengatik. Abusuak pairatutako zenbait biktima ere egon ziren ekitaldian.

Adingabeen Babeserako Vatikanoko Batzordeko kide Juan Carlos Cruzek «ekitaldi bikaina» iritzi dio Bilbon egindakoari, baina, haren ustez, Eliza katolikoaren ardura «ezin da horretara mugatu, legezibilak zigortutako krimenak baitira». Radio Euskadi irratian egin ditu adierazpen horiek Cruzek.

Juan Cuatrecasasek, Gaztelueta ikastetxean (Leioa, Bizkaia) abusuak pairatutako ikaslearen aitak,«keinu positibotzat» jo du Bilboko ekitaldia, baina erantsi du biktimak «barkamen hitzak entzuteaz nekatuta» daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.