Bilboko gotzainak baieztatu du oraindik jasotzen ari direla Elizari lotutako sexu abusuen salaketak

Joseba Segurak ziurtatu du prest daudela «behar denari aurre egiteko», eta abusuen biktimei kalte ordain ekonomikoak emateko.

Joseba Segura Bilboko gotzaina, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Joseba Segura Bilboko gotzaina, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
nerea intxausti
2024ko urriaren 25a
15:30
Entzun

Joseba Segura Bilboko gotzainak baieztatu du oraindik jasotzen ari direla Bizkaiko Elizarekin zerikusia duten pertsona batzuek adingabeei egindako sexu abusuen salaketak. Zehaztu du «lehen baino gutxiago» direla, baina oraindik jasotzen dituztela.

Gotzainak Bilboko Forum Europan hitz egin du gaur, eta esan du salaketa bakoitzari erantzun bat emango diotela. Are, gaineratu du prest daudela «behar denari aurre egiteko», eta abusuen biktimei kalte ordain ekonomikoak emateko. Era berean, prest agertu da beste aitortza zeremonia bat antolatzeko «barkamena eskatzeko», biktimek hala eskatzen badute. Iaz, halako zeremonia bat egin zuten Bilboko katedralean, eta asteon beste bat egin dute Madrilen. Aitortu du orain arte elizbarrutia «apur bat bakarrik» egon dela abusuen biktimen erreparazioari dagokionez, eta begi onez ikusi du beste batzuek ere horretaz arduratu izana. 

Segregaziorik gabea

Hezkuntzaren gaiari ere heldu dio Segurak, eta nabarmendu du garrantzitsua iruditzen zaiola Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko hezkuntza «ez dadila segregatua» izan, eta zentro bakoitzak prest agertu behar duela «planteamendu jakin batzuk egiteko eta haur gehiago integratzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.