Frantziak Bilbon eta Iruñean dituen kontsuletxeetan sartu ziren hainbat irakasle atzo goizean, Frantziako Estatuak «bahitutako» azterketak itzul ditzatela eskatzeko. Eskuan Euskal errepublika orain zioten kartelak zituztela sartu ziren.
Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari zuzendutako gutun bana utzi dute kontsulatuetan, «lapurtutakoa itzultzeko» eskatzeko. Dena den, Ehunek adierazi zuen hizkuntza eskubideen aldeko borroka ezin dela ulertu «euskal errepublikaren aldarritik bereizita». «Euskal errepublikarik gabe, etengabean, behin eta berriz tupust egingo dugu erdaren inposizioaren paretarekin», adierazi zuten.
Bilboko eta Iruñeko kontsuletxeetan sartu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu