Bilboko Bilduk hondakinen %60 gaika biltzeko plana proposatuko du

Erredakzioa
Bilbo
2015eko otsailaren 11
00:00
Entzun
«Bi edo hiru» urtean Bilboko hondakinen %60 birziklatzea lortu nahi du Bilduk, eta proposamen bat egingo du datorren udalbatzarrean. Eragileekin batera plan bat egitekoeskatuko du, gaikako bilketa sustatzeko. Hainbat puntu jarri ditu abiaburu gisa: beste hiri batzuen eredua aztertzea (Donostia, Erroma, Brusela...); murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko kanpainak egitea; garbiguneak berrantolatzea; eta bosgarren edukiontzia (organikoa) hiri osora zabaltzea —bat egiten dutenei %30eko hobaria emanez aldi baterako—.

Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak salatu duenez, «lotsagarria» da gaur egungo birziklatze tasa: %27,43. «2011z geroztik aldatu ez den argazki finko baten aurrean gaude», esan du, eta gogorarazi du urte hartatik udal gobernuak ez dituela jakinarazi datu horiek. «Oso txarrak direlako, hain zuzen».

EAJri egin dio kritika horregatik, eta esan du hondakinen kudeaketa inoiz ez dela izan alderdi jeltzalearenlehentasun. «Hemen, udalak aurkeztu zuen Super Mentxu izeneko heroi penagarri horrez gain, ez du ezer egin, eta, 2012az geroztik, ez dugu Super Mentxuren berririk ere izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.