Bilboko airea ozonoz kutsatu dela salatu du Ekologistak Martxan taldeak
BILBO. Ekologistak Martxan taldeak jakinarazi du Bilboko eta inguruetako airea ozono «txarrez» kutsatu zela herenegun. Azken egunetako bero boladak eragin du kutsadura; autoek eta industriak igortzen dituzten substantziak ozono mailak bereiztea eragin du hiriaren kanpoaldean, eta, elkarteak adierazi duenez, Bilbo, Barakaldo eta inguru horretako kostako eremuetako airearen kalitateari eragin diote. Halako kutsadurak kalte nabarmenak eragiten dizkio osasunari, baina, talde ekologistaren arabera, agintariek ez dute arriskuaz ohartarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu