Memoria

Biktimen Memoriala datorren asteartean inauguratuko dute, Gasteizen

Espainiako errege-erreginak eta Espainiako Gobernuko presidentea etorriko dira Gasteizera, memoriala inauguratzera

Urkull eta Rajoy, orduko Eainiako Gobernuko presidentea, obren inaugurazioan. RAUL BOGAJO / FOKU
2021eko maiatzaren 26a
10:47
Entzun

ETAren biktimen omenezko memoriala datorren asteartean  inauguratuko dute, ekainaren 1ean, Gasteizen, antolakuntzako iturriak aipatuz berri agentziek jakinarazi dutenez. Haren inaugurazioa hainbat aldiz atzeratu dute. Inaugurazioan izango dira, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaz gain, Espainiako errege-erreginak eta  Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea.

Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Babesteko Legeak jasotzen du memorial bat eraikitzea, eta 2014an Madrilgo gobernuak erabaki zuen egoitza Gasteizen izatea. 2012an hitzartu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina proiektua geratuta egon zen bolada batean, hainbat desadostasun zeudelako diseinuaren inguruan eta biktimen oroimena kontatzeko moduaren inguruan. Gidalerro hau adostu zuten: «Gizarte libreago eta toleranteago bat eraikitzen lagunduko digu iragana ez ahazteak eta terrorismoak eragin duen sufrimendua eta samin ikaragarria ere ez ahazteak».

Lau gunetan dago banatuta erakusketa. Lehenak ETA, GAL, BVE eta Graporen historiak biltzen ditu. Beste gune batek «terrorismoa eta haren ingurua» jasotzen ditu. Hirugarren gunean, Poliziak, auzitegiek eta gizarteak indarkeriari nola erantzun dioten agertzen da, eta azken guneak biktimak omentzen ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.