Biktimen elkarteak ados 'Herenegun' atzeratzearekin

Jonan Fernandez, atzo. J. F. / FOKU.
2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak ohiko bilera egin zuen atzo, Lehendakaritzan. Eusko Jaurlaritzako Bizkidetza idazkari Jonan Fernandezek bezperan iragarri bezala, azalpenak eman zizkieten bertan biktimen elkarteei, Herenegun programarekin gertatu denareninguruan, eta Elkarrizketarako proposamena Herenegun material didaktikorako jasotako ekarpenen inguruan izeneko dokumentua eman zieten. Horrekin abiatu zuten, hain zuzen, elkarrizketa prozesu hori bera.

Atzoko bilerara joandako biktimen elkarteek begi onez ikusi zuten Herenegun programa atzeratu izana. AVTko Miguel Angel Folguerak esan zuen «inpresio positiboarekin» irten zela bileratik, lortu dutelako «denbora» inplikatutako agente ezberdinen arteko «kontsentsua» lortzeko. Coviteko Ines Gabiriak ere ontzat eman zuen programa atzeratu izana eta Jaurlaritzak elkarrizketarako agertutako jarrera. Haiek programa «erabat» aldatzearen aldekoak direla esan zuen, «terrorismoa deslegitimatzeko». Fernando Buesa Fundazioko Eduardo Materok nabarmendu zuen guztien onerako dela «gelditu eta hausnartu» izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.