Biktimek memoriaren zentroa abian jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Pikabea presoaren gutunak ezkutatu ote zituen argitzeko eskatu dio lehendakariak Txema Urkijori

Erredakzioa
Gasteiz
2014ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Terrorismoaren Biktimen Parte Hartzerako Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaritzako ordezkariekin batzartu zen atzo,eta memoriaren zentroa martxan jartzeko eskatu zion. Memoriaren zentroa abian jartzea zenbaitbiktimen elkarteen aspaldiko eskaera da, eta «terrorismoaren biktimen» memoriarekin loturiko programak eta estrategiak garatuko lituzke.

Jose Luis de la Cuesta kontseiluko presidenteak azaldu zuenez,«garatu» beharreko proiektua da hori, eta horretarako ezinbestekoa da bi gobernuen inplikazioa.Espainiako Gobernuarena da zentroa eratzeko eskumena, baina Jaurlaritzak ere parte hartuko du haren diseinuan, 2012an lortutako akordioak jasotzen duenez.

Bake eta Bizikidetza Planaren garapena ere aztertu zuten atzoko batzarrean. Joan den urrian biktimek hainbat ekarpen egin zizkioten planari —besteak beste,Jaurlaritzak baketzeari buruz egindako diagnosiarekin ez ziren ados agertu—, eta horri buruz eztabaidatzeko batzartu ziren.

Txema Urkijoren polemika

Bestetik, Txema Urkijoren aurka Covite biktimen elkarteak egindako salaketak zeresana ematen jarraitzen du. Jaurlaritzak uste du «garrantzi handia» duela aferak, eta hargatik, Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eskatu dizkio Urkijori. Covitek joan den astean salatu zuen Urkijok gorde egin zituela Kepa Pikabea presoak ETAko biktima bati igorritako eskutitzak. Jaurlaritzak orain izan du horren berri, eta «garrantzia» baduela aitortu du Erkoreka eledunak. Jakinarazi duenez, Urkulluk argibideak galdegin dizkio Urkijori, eta azalpenak entzunda, «erabakiak» hartuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.