Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Nazioarteko XVII. Biktimologia Sinposioko irekiera ekitaldian mintzatu zen atzo. Adierazi zuenez, biktimei «zor» zaie Euskal Herrian «jasandako biolentziaren esperientziaren ondoren elkarbizitzaranzko» urratsak egitea. Lehendakariaren hitzetan, ez dago «lehen eta bigarren mailako» biktimarik, denek jasan baitute «min bidegabea».
Urkulluren arabera, Euskal Herrian «indarkeriaren eta terrorismoaren zentzugabekeriaren atzaparkada» bizi izan dute herritarrek mende erdiz. Ordea, ETAren akaberak «elkarbizitzaren aldeko apustua berrestea ahalbidetu» du.
Biktimei «zor» zaie elkarbizitza, Urkulluren ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu