GASTEIZ. Memoriaren Eguna dela eta, biktima guztien aitortza eta sufrimendu guztiak aitortzea eskatu zituen Etxerat-ek, atzo. «Erakundeen aldetik ez gara duintasunez tratatuak sentitzen», adierazi zuten. Horrez gain, memoria ezin dela «kontakizun bakarrean» oinarritu eta sakabanaketaren eta espetxeetako salbuespen neurrien biktimei aitortzarik ez zaiela ematen salatu dute.
Bi urte igaro dira giza eskubideen urraketen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/16 Legearen irakurketa egin zutenetik, eta aldarrikapenak berdinak dira : «Aitortu gabeko sufrimenduari heldu nahi diogu, eta beste gatazka leku batzuetan sufrimenduaren berdintasun morala deitzen zaiona bilatzen dugu», baina garai berriekin bat: «Aurrera egiten lagunduko duen kontakizun poliedrikoa ahalbidetzeko».
Memoriaren Eguna
Biktima guztien aitortza exijitu du Etxerat-ek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu