GIZARTEA

Bikote bat hilik agertu da Arteagan

Ertzaintzaren arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik.

2016ko ekainaren 17a
14:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Europa Press agentziak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta zabaldu duenez, bikote bat hilik agertu da etxe bateko logelan, Arteagan (Bizkaia). Iturrion arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik, baina gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

Ostegunean 21:30 aldera, bikotearen senide bat joan zen etxera, haiekin harremanetan ezin jarrita. Etxera sartuta, hilotz topatu zituen biak. 46 urteko gizonezko bat eta 52 urteko emakumezko bat dira hildakoak. Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte gorpuak, autopsia egin diezaieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.