Bihartik aurrera izena eman daiteke Jaurlaritzak antolatutako irakasleentzako LEPean

Hezkuntza Sailak 1.268 lanpostu eskainiko ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako. Gaur argitaratu dituzte deialdiaren xehetasunak.

Hezkuntzako lan eskaintza bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Hezkuntzako lan eskaintza bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko martxoaren 6a
10:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak behin baino gehiagotan esan izan du lanpostuak egonkortu asmo dituela. Horretarako, joan den astean iragarri zuten 1.268 irakasle postutarako LEP lan eskaintza publiko bat egingo dutela irailaren bigarren hamabostaldian. Publikoa da azterketaldira aurkezteko epea ere: hautagaiek bihartik apirilaren 3ra izango dute horretarako aukera.

Hain zuzen, gaur argitaratu dituzte eskaintzaren nondik norakoak, EAEko aldizkari ofizialean: ondu beharreko lanak, pasatu beharreko probak eta hautagaiek bete beharreko baldintzak, besteak beste. Izena eman nahi dutenek bi webgune dituzte aukeran: www.euskadi.eus eta www.hezigunea.euskadi.eus.

Jaurlaritzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako lanpostuak eskainiko ditu. Horrela, Hezkuntza Sailaren arabera, %4ra murriztuko da behin-behinekotasuna hezkuntza maila batean eta bestean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.