Aurreikusi baino egun bat geroago, gaur emanen du Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak bere gidaritzapean arituko den gobernuaren osaketaren berri. 15:00etan eginen du agerraldia.
Justizia eta Barne ministerioetan nor izendatuko ote duten da Bakegileen kezka nagusia, horiek baitira Euskal Herriko auzia konpontzeko gakoak esku artean izanen dituztenak. François Bayrou Paueko auzapez eta Modem alderdiko buruak zer leku izanen duen ere begiratzekoa izanen da. Ipar Euskal Herrian dituen lotura anitzen bidez, Frantziako Gobernuarekin hitz egiteko komunikazio kanal zuzenetako bat izanen da.
Bihar osatuko dute Frantziako gobernu berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu