DONOSTIA. Askotariko edukiek osatzen dute aurtengo Feministaldiko egitaraua, zeina 25 artistak, aktibistak eta pentsalarik baino gehiagok osatzen duten. Aurtengoa hamazazpigarrena da, eta datorren asteazkenetik larunbatera bitarte izanen da, Donostiako Tabakaleran. Sarrera librea izanen da, bete arte. Gainera, emanaldietako batzuk streaming bidez ikusteko aukera egonen da. Atzo egin zuten aurkezpen ofiziala.
Ahoa narras leloa hautatu dute jaialdirako. Antolatzaileen erranetan, esaldiak adierazi nahi duena da bertikaltasuna alde batera utzi nahi dela, ahoa lurrera eramanez. «Herrestan dabiltzanei eta ibili direnei tartea egin nahi diegu, azala bidean eraldatzen dutenei», argitu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, «ariketa kolektibo bat» izan da aurtengo edizioa egituratzea.
Bihar hasiko da Feministaldia, Tabakaleran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu